Mexikotik heldu zaigu berria goizaldean: bart zendu zen bihotzekoak jota Alvaro Aguilar ekintzailea, 43 urtez Cuetzalango kooperatiba taldean lanean jardun ondoren TOSEPANen aholkulari nagusi kargua zuena. Garabidek 2019an antolatutako Hizkuntza Gidaritzari buruzko Ikastaldiaren bigarren edizioan parte hartu zuen TOSEPAN kooperatiba taldearen baitan nawat hizkuntza biziberritzeko ekimenak nola sustatu ikasteko eta ordutik harreman estua izan dugu, batez ere elkarlanean lantzen ari garen plan linguistiko-identitarioaren harira.
Itzal handiko gizona ezustean joan zaigu, baina bere lana eta bere hitzak lagun izango ditugu beti. Ikastaldiaren itxiera ekitaldian ozen esan zigun: "Asmo onak ez dira aski gure hizkuntzak biziberritzeko, elkarlanean jarraitzeko beharra dugu" eta hala egiten segiko dugu, bai horixe. Garabidetarron izenean doluminak senide, lagun eta kooperatiba taldeko kideei. Ez adiorik, Alvaro, eta gaur inoiz baino ozenago: Tosepan Titataniske ("elkarrekin irabaziko dugu" nawatez)!
Xumeki bada ere, bere memoria loratzeko, Alvaro Aguilarri egindako bi elkarrizketa: