2009ko azaroa. Garabidek antolatu duen Hizkuntzen eta Herrien arteko III Truke Programa jai giroan amaitu nahi dugu.
Azaroaren 13an izango da agur ekitaldia, eguraldi egokia izanez gero Eskoriatzako plazan eta bestela frontoian.
Umeentzako jolas eta tailerrak lehendabizi eta ondoren nahi adina aukera: ipuinak, musika, bertsolariak, jateko eta edatekoak, opariak, dantza...
Gonbidatuta zaudete denok, eta zain gauzkazue Garabideko kideok eta herri indigenen izenean gure artean ditugun lagun ederrok.
Ostirala arte.