Albisteak

Raqaypampako lurralde indigenan ketxuarentzat plan estrategikoa sortzeko hitzarmena

2025/03/25

Pasa den asteko ostiralean, Univalle unibertsitateak Cochabamban duen egoitzan, Bolivian, ketxua hizkuntzaren etorkizunarentzat esanguratsua eta eredugarria izan daitekeen hitzarmen bat sinatu zen, eta Garabide horren partaide da.

Errenteriako eskoletan kulturen arteko elkarbizitzan bere hazia ereiten jarraitzen duen hezkuntza proiektua

2025/03/11

Laugarren ikasturtez, kultura aniztasuna eta komunitateen arteko elkarbizitza sustatzen duen proiektua gauzatu da Errenterian. Aurtengoan 300 ikasle eta irakasle inguru bildu ditu proiektuak.

Caucako indigenen odolusteak ez du etenik

2025/03/10

Pasa den astean Toribio udalerriko nasa komunitateak gertaera lazgarri bat izan zuen: Edgar Tumiña Genbuel kiwe thegna (guardia indigena) erail zuten legez kanpoko talde armatuek.

Hizkuntza-aktibista zenbaiten elkarrizketa bideoak ikusgai

2025/03/06

Azken Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako partaideekin izandako elkarrizketen grabazioekin osatutako bideo-pilulak dira, eta astean bat argitaratuko da Garabideren webguneko "Bideoak" atalean.

Lankidetza hitzarmena Garabide eta Mexikoko Yucatango Merida hiriaren artean

2025/02/28

Hizkuntza biziberritzea oinarri duen lankidetza hitzarmena sinatu zuten Yucatango Merida hiriko alkateak eta Garabideko Jon Sarasuak pasa den otsailaren 21ean.

Irriz eta aldarriz jositako itxiera ekitaldia ikusgai

2025/02/14

Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren itxiera ekitaldia jasotzen duen ikus-entzunezkoa ondu du Garabidek; irriz eta aldarriz jositako ekitaldia lotura honetan dago ikusgai.

Albiste kezkagarriak Ekuatore Gineatik

2025/02/11

Ekuatore Gineatik albiste kezkagarria iritsi zaigu. Bubi hizkuntza eta kultura sustatzeko ËVÓVË/ËBÓBË kultur ekitaldia egiteko zailtasunak dituzte bertako lagunek. ËVÓVË/ËBÓBË elkarte soziokulturalaren prentsa-oharra irakurtzeko jo lotura honetara.

Hizkuntzak biziberritzeko formazioa Otavaloko Gonzalez Suarez parrokian

2025/02/10

Ekuadorreko Otavalo udalerriko Gonzalez Suarez parrokian hizkuntzak biziberritzeko ikastaro batekin hasi dute urtea Sisariyko lagunek, tokiko gobernuaren eskariz.

Kulturartekotasunaren bidean urratsak Irunen

2024/12/18

Irunen kulturartekotasunaren bidean urratsak ematea ahalbidetu duen topaketa egin zen abenduaren 10ean (ikus laburpen bideoa).

Garabideren 2024ko Batzar Orokorra bihar

2024/12/16

Bihar, hilak 17, Garabideren Urteko Batzar Orokorra egingo da, 18:00etan Aretxabaletako egoitzan.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus