Bolibiako Kwsay Fundazioko kide Leonel Cerrutori elkarrizketa egin zioten Argia aldizkarian, 2008ko udazkenan, Garabide Elkartearen eskutik Euskal Herrian bisitan zela.
Guarania Mercosur-eko hizkuntza ofizialetakoa izateko erabakia hartu du aho batez Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaik osatzen duten erakundeko parlamentuak.
Inoiz izan den euskaldun kopuru handiena da egun [2006ko datuak] Eusko Jaurlaritzak egindako IV mapa soziolinguistikoaren arabera.
Hizkuntz eskubideen egoerari buruzko 2008ko txostena aurkeztu du Behatokiak, eta bertan urtetik urtera kexa berdinak jasotzen ari direla nabarmendu dute.
Inauguratu dira Bolibiako unibertsitate indigenak, UNIBOL. Garabide han izan da Hezkuntza Ministerioak gonbidaturik.
Wallmapuwen, Maputxeen Alderdi Nazionalistak bere hizkuntza instituzionala mapuzugun-a izango dela adierazi du berriki egin duen adierazpen instituzionalaren bidez.
Paraguaiako administrazio publikoko maila guztietan formazio elebiduna emateko eta funtzionarioei guarania irakasteko konpromisoa hartu du bertako Gobernuak.
Aberatsa gertatu zen 2008ko azaroaren 7an amaitu zen Herrien arteko II truke programa. Lau astetako bilera, formazio saio, bisita eta lan ugariren ondoren, afari xume batez agurtu genituen jardunaldiak.
Datozen asteetan jasoko ditu Garabidek egitasmo berrietarako lankidetza eskaerak. Aztertu ondotik saiatuko gara Euskal Herriko esperientzia eman diezaieketenekin hartu-emanetan jartzen eta finantzabideak bilatzen. Aukera ederra dugu premia gorriok asetzen laguntzeko.
Amaitu da Garabidek antolatu duen Hizkuntzen eta Herrien arteko III Truke Programa. Jaia ospatu genuen azken egunean Eskoriatzako plazan eta afaria egin genuen ondoren Aretxabaletako Larrino auzoan.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus