Nazio Batuen Erakundeko Umeen Eskubideen Batzordeak atentzioa deitu dio Frantziari, Umeen Eskubideen Hitzarmenaren 30. artikuluari jarri zion oharragatik.
Maputxeek, beste hainbat herri indigenek legez, borroka egin behar dute beren herri izateko eskubidearen alde, beren identitate eta hizkuntzaren alde. Borroka hori kapitalismo neoliberalaren kontrako borroka eta gizarte ereduari buruzko hausnarketaz batera daramate.
Uztailaren 17an egin dute Cotopaxiko Latacunga hiriburuan MICC nekazari eta indigenen mugimenduak abian jarri duen TVMicc telebista katearen inaugurazioa.
Garabiderekin lankidetzan hainbat lagun ibili dira uda honetan Ameriketako herrietan.
Hizkuntza mayen egoera ezagutzeko bisitan izan gara Guatemalan. Aste oso betea egin dugu, Fundación Kaqchikel eta Fundación Rigoberta Menchu Tum erakundeen eskutik hezkuntza munduko, administrazio publikoko eta hizkuntzen inguruko lanetan dabiltzan hainbat erakunde bisitatu ditugu.
Cesar Pilataxiren hitzak dira. Garabide Elkarteak kitxuerazko telebisten sorrera laguntzeko antolatutako jardunandietan izan da Cesar Pilataxi, Ekuadorko Kawsay Fundazioko burua. Euskal Herrian egin duen egonaldia baliatuz Berria-rekin hitz egin du.
Buenos Aires hiriko erregistro zibilean ez diote beren alabari guaranieraz tximeleta esan nahi duen Panambi izena jartzen utzi Mariel eta Estebani.
Bolibiako Hezkuntza ministro ordea, Diego Pary Euskal Herrian izan da Garabidek gonbidatuta. Eusko Jaurlaritza bisitatu du, besteak beste.
Munduko nazio indigenen batasuna sortzeko konpromisoa hartu dute Peruko Punon egin den Abya Yalako Herri eta Nazionalitate Indigenen IV Goi Bileran. Halaber, hartutako beste hainbat akordioen artean estatu plurinazionalak eraikitzeko eskaera egin dute.
UNIBOLek unibertsitate eredu berria izan nahi duela dio Diego Pary Bolibiako Hezkuntza ministro ordeak.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus