Albisteak

Euskalgintzaren maparako egitasmoa

2015/01/01

Euskalgintzaren herriz-herriko mapa egiteko asmoa eta beronen hasierako bertsioa aurkeztu ditu Kontseiluak. "Elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu", laburbildu du Xabier Mendiguren Kontseiluako Idazkari Nagusiak.

Malki pelikulak irabazi du herri indigenen zinearen jaialdia Ekuadorren

2015/01/01

Arrakasta handiz amaitu da,Ñawipi, Ekuadorren egin den herri originarioen zinema eta bideo jaialdia. Malki pelikulari eman diote sari nagusia

Hasi da Garabideren III Truke Programa

2015/01/01

Asteon hasi da Garabide Elkarteak antolatzen duen esperientzien Truke Programa. Igandean Nafarroan Oinez ezagutzera joan gara eta jardunaldiak urriaren 19an hasi dira.

Mapuzuguna indartzeko hizkuntza tailerrak egiten ari dira

2015/01/01

Hizkuntza kontzientzia berpizteko tailerrak egiten jarraitzen dute maputxeek.

Euskararen berreskuratzeari buruzko DVD-liburuxka burutzear dugu

2015/01/01

Euskararen berreskuratze prozesutik abiatuta, hizkuntzak biziberritzeko gako nagusiak bilduko dituen lehenengo DVD-liburuxka ekoizpena fasearen azken urratsetan sartu da.

90 urte bete ditu Euskaltzaindiak

2015/01/01

1919ko irailaren 21ean sortu zen Euskaltzaindia. Gipuzkoako Foru Aldundian egun horretan egindako batzarrean abiatu zen.

Emititzen ari da TVMicc

2015/01/01

Joan den uztailaz geroztik emititzen ari da Ekuadorko Cotopaxi probintzian TVMicc, mugimendu indigenaren telebista katea.

Euskarazko blogak saritzeko lehiaketa

2015/01/01

Euskarazko blogak saritzeko egitasmoa jarri dute martxan Bilboko Udalak eta Nontzeberri interneteko atariak.

Hizkuntzen debekua Eslovakian

2015/01/01

Eslovakiako Gobernuak ebatzi berri duen hizkuntza legearen arabera, gutxiengo hungariarrak ezin izango du bere hizkuntzan mintzatu administrazioan eta leku publikoetan.

Herri indigenen zinearen jaialdia Ekuadorren

2015/01/01

Ñawipi, herri originarioen zinema eta bideo jaialdia egingo da Ekuadorren urrian.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus