Albisteak

Aymararen hizkuntza akademia eratzeko lanak

2015/01/01

Hainbat hizkuntzalari aymara bildu da El Alton, Bolivian, beren hizkuntza akademia eratzeko lehen pausuak emateko hitzorduan.

Hezkuntza elebiduna bazter utzia Perun

2015/01/01

Perun kultur arteko hezkuntza elebiduna bazter utzia dutela eta desagertzear dagoela salatu du sistema horretan lanean ari diren maisuen elkarteak.

Euskal Herriko esperientzia sozializatzeko bilerak Bolivian

2015/01/01

Aymara hizkuntzari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte Boliviako El Alton, besteak beste Euskal Herrian izandako esperientziak partekatzeko.

Lankide berria du Garabidek Bolivian

2015/01/01

Abenduaren 13an iritsi zen Boliviara Maider Elortegi mungiarra. Maiderrek urtebete egingo du La Paz eta Oruro artean Garabide Elkarteko kooperante lanetan.

 

Maputxeen lurraldean dabil Garabide

2015/01/01

Wallmapura joan da Garabide. Beren hizkuntzaren benetako egoeraz jabetzera, batetik, eta bestetik Arrasateko Udalaren laguntzaz abian jartzear dagoen plataforma linguistikoari hasiera emateko antolatu zen kongresuan parte hartzera.

Lankidetzarako premia zaharrak eta aukera berriak

2015/01/01

Datozen asteetan jasoko ditu Garabidek egitasmo berrietarako lankidetza eskaerak. Aztertu ondotik saiatuko gara Euskal Herriko esperientzia eman diezaieketenekin hartu-emanetan jartzen eta finantzabideak bilatzen. Aukera ederra dugu premia gorriok asetzen laguntzeko.

“Etorkizunerako estrategiarako argi baino ilun gehiago ditugu”

2015/01/01

Euskara garatzeko politikak egiteko ahul samar ibili garela nabarmendu du Jon Sarasuak Elgoibarren Gotzon Garateren omenez egin dituzten hitzaldietako batean.

Irakaskuntza eleaniztuna etorkinentzat

2015/01/01

Irakaskuntza eleaniztuna, “posiblea izateaz gain, onuragarria da", ondorioztatu du Joaquim Dolz irakasleak Euskaltzaindiak antolatu dituen Etorkinak eta euskara jardunaldietan.

Iñaki Arruti: “Dudan geratzen naiz elkartrukean nor ateratzen ote den garatuago"

2015/01/01

“Ariketa polita da distantziaz urruti eta kulturalki are eta urrutiago dauden pertsonei, egoera gutxituan dugun hizkuntza komunitate bat berreskuratu nahian hemen egiten ari garena azaltzea”. Hausnarketa hori egin du berriki Iñaki Arrutik.

Giro ederrean amaitu dugu esperientzien III Truke Programa

2015/01/01

Amaitu da Garabidek antolatu duen Hizkuntzen eta Herrien arteko III Truke Programa. Jaia ospatu genuen azken egunean Eskoriatzako plazan eta afaria egin genuen ondoren Aretxabaletako Larrino auzoan.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus