Albisteak

Arrakasta handiz aurkeztu ditugu euskararen berreskuratzearen gakoak ezagutarazteko liburua eta dokumentala

2015/01/01

Euskararen berreskuratzea azaltzeko egiten hasi garen ikerketa eta sintesi lanaren lehen emaitza arrakasta handiz aurkeztu berri dugu Andoainen [Gipuzkoa] euskalgintzako ordezkaritza handiaren eta hedabideen aurrean.

Mundumira jaia Antzuolan

2015/01/01

Datorren maiatzaren 29,30 eta 31an Munduko Kulturen Festa, Mundumira, jaia ospatuko da Debagoienan, Gipuzkoan, aurten Antzuolako herrian. Hiru egunetan hainbat ikuskizun eta ekitaldi izango dira.

Herri indigenen ipuinak erakusteko jaialdiak Ekuadorren

2015/01/01

Ekuadorko herrien ipuinak eta istorio zaharrak jaso, ikus-entzunezko formatuetan prestatu, herri indigenei itzuli eta hedatzeko Asi dicen mis abuelos egitasmoko lanak erakusteko jaialdiak egin dituzte.

Euskararen bidearen berri eman dugu Nazio Batuen Erakundean

2015/01/01

Nazio Batuen Erakundean New Yorken egin den Gai Indigenetarako bederatziagarren Batzar Orokorrean izan gara Garabideko kideak euskararen esperientziaren berri ematen.

Herri indigenen NBEko foroan aurten ere Garabide

2015/01/01

Garabide Elkartea aurten ere Nazio Batuen erakundean antolatu duen Herri Indigenen Gaietarako Foro Iraunkorrean izango, apirilaren 19tik 30era, NBEren New Yorkeko egoitza nagusian.

Kikinyari dokumental indigenak Perun

2015/01/01

Ekuadorko herri indigenen berri ematen duen Kikinyari dokumental sorta Perun erakutsiko dute datozen hilabete hauetan.

Hizkuntzalari Aymararen batasuna

2015/01/01

Batasuna lortzeko lanetan jarraitzen dute hizkuntzalari aymarek. Dagoeneko hirugarren bilera egin dute, El Alto hirian, joan den otsailaren 27an.

Bazkideak egiteko kanpaina hasi du Garabidek

2015/01/01

Bazkideak egiteko kanpaina hasi du Garabide Elkarteak, gure lanaren antolaketa indartzeko eta batez ere gurekin lanean ari zareten edo ari zaitezketen guztioi horretarako aukera hobeak emateko.

Marleen Habouden bisita Euskal Herrira

2015/01/01

Ekuadorko PUCE unibertsitateko Hizkuntzalaritza Eskolako zuzendari eta Garabiderekin lankidetzan Oralidad y Modernidad egitasmoaren arduradun den Marleen Habouden bisita izan dugu egunotan Euskal Herrian.

Aymararen hizkuntza akademia eratzeko lanak

2015/01/01

Hainbat hizkuntzalari aymara bildu da El Alton, Bolivian, beren hizkuntza akademia eratzeko lehen pausuak emateko hitzorduan.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus