Maiatzaren 18an Bilboko euskalgintzako Bilboko hainbat eragile bisitatu zituzten partaideek.
Euskararen Berreskurapena izeneko bildumaren baitan bigarren alea da hauxe. Bertan hizkuntzen estandarizazioak euren berreskurapenean duen garrantzia aztertzen dugu horretarako ardatz moduan euskara batuaren kasua hartuz.
Liburu-DVDa, euskara batuaren sorreraren beharrak, arazoak eta ibilbidea, hizkuntza gutxituak dituzten beste hizkuntz komunitateekin elkarbanatu asmoz argitaratu dugu.
Hizkuntzalari espainiarra masterreko ikasleekin bildu zen maiatzaren 10ean. Hizkuntza kolonizatzaileek, ordezkatu nahi dituzten lekuko hizkuntza gutxituak gutxiesteko erabiltzen dituzten diskurtso eta estrategiak izan zituen hizpide.
Aste santu ostean hasi da Garabidek eta Huhezik kontsortzioan antolatu duten maisutza. Orain arteko truke programak baino sakonago aztertuko du hizkuntza gutxituen berreskurapen prozesuak, bereziki euskararen kasuan oinarrituz.
2010eko abendu amaieran Guatemalara heldu zen Joanes Igeregi Garabide Elkarteko bazkidea, bertako Kaqchikel Fundazioarekin kooperante lanetan aritzera. Urte bat edo bi egingo ditu bertan, proiektuen garapenaren arabera.
Aurrera segitzen du Ekuadorko hizkuntzen egoera ezagutzeko Garabidek laguntzen duen egitasmoak: Tsa'chila herrian egiten ari diren azterketaren lehen emaitzak kezkagarriak dira.
Bere egituraren gaurkotze eta sendotze prozesua burutu du Garabide elkarteak. Joan den astean Eskoriatzan egindako batzarrrean onartu ditugu prozesu hau osatu duten estatutu eta kargu berriak. Presidente berria Urko Kolomo izango da.
Hizkuntza indigenak zein azkar desagertzen ari diren ikusita oso kezkatua agertu da Marleen Haboud hizkuntzalari eta ikertzaile ekuatoriarra.
Euskararen berreskuratzea azaltzeko egiten hasi garen ikerketa eta sintesi lanaren lehen emaitza arrakasta handiz aurkeztu berri dugu Andoainen [Gipuzkoa] euskalgintzako ordezkaritza handiaren eta hedabideen aurrean.
Datorren maiatzaren 29,30 eta 31an Munduko Kulturen Festa, Mundumira, jaia ospatuko da Debagoienan, Gipuzkoan, aurten Antzuolako herrian. Hiru egunetan hainbat ikuskizun eta ekitaldi izango dira.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus