Euskararen berreskuratzea (III) Hedabideak liburua eta dokumentalaren oinarrian, bi galdera daude: zergatik dira garrantzitsuak hedabideak hizkuntza baten biziraupenerako? Eta, zer du Euskal Herriak emateko arlo honetan? Gaur egun, euskara hutsean argitaratzen diren egunkariak ditugu; euskaraz astero kaleratzen diren aldizkariak; euskal telebista eta irratiak; Interneten blogak, web orriak, eta eduki ugari aurkitu daitezke lan handirik gabe. Zer egin du euskal komunitateak, beraz, hedabideen alor honetan? Jon Sarasuak liburuaren sarreran dioen bezala, adi egon. Hamarraldi bakoitzeko aukerei eta beharrei adi egon. “Euskaraz egin zitekeena amestu, antolatu eta ekintzetara pasa”.
Garabide Elkarteko bi lagun aurreneko aldiz izan gara Kolonbian. Batetik, EHU-ko Unesco Katedrako eta aldi berean Garabideko kide den Andoni Barreñaren eskutik, Chocó eskualdean emberekin duten proiektu batetan parte hartu dugu. Bestetik, aurten Aditu Tituluan sendotutako harremanari esker, Cauca-ko nasa herriarekin eskuz esku ezagutu ahal izan dugu nasa yuwe hizkuntzaren errealitatea, CRIC erakundearen eskutik. Bidaia benetan aberasgarria izan da, errealitate berriei hurbilpena egiteko ezinbestekoa eta Kolonbiako hizkuntza eta kultura aniztasunaren zatitxo batetaz jabetzeko aukera paregabea.
Garabide ez da Guatemalara iritsi berria: hainbat urtez etorri izan dira Guatemalarrak truke programetan zein 2011ko Aditu Tituluan parte hartzera, eta horrez gain, Joanes Igeregi sopelarrak hamaika hilabete daramatza bertan lanean. Azken asteetan, ordea, Garabideko beste ordezkari bat joan zaio bisitan, egiten ari diren lana ezagutzeko. Ondoren bulegotik lana koordinatu eta jarraipen egokia eman ahal izateko, bertatik bertara ezagutu nahi dugu Guatemalako zatitxo bat.
Garabide Elkarteak euskararen esperientziaren ikerketa eta sintesia egiteko bere egitasmoaren hirugarren atala burutu du : “Hedabideak. Euskararen berreskuratzea III”.
Datorren astean, otsailaren 14an, asteartez, goizeko 12:00etan, Martin Ugalde Kultur Parkean (Andoainen), lan honen aurkezpen ekitaldia egingo dugu.
Garabide Elkartea, bi lanpostu betetzeko pertsona bila dabil. Lanpostuetako bat lanaldi osokoa da eta bestea lanaldi erdikoa.
Lanpostuen betekizun eta ezaugarriez informazio gehiago atxikitako dokumentuetan duzue.
Curriculumak info@garabide.eus helbidera bidali (otsailak 3a baino lehen).
Mila esker!
Joanes Igeregik hamaika hilabete pasa ditu Ixim Ulew-n (Guatemalan). Euskal Herrira itzuli zaigu hilabete pasatzera, eta maletan bertso sorta bikainak ekarri dizkigu. Horra lehenengoa.
Garabide Elkarteak, Bretaña-Breizh-ko Karaezko Liburu Azokan parte hartu zuen pasa den urriaren 29 eta 30ean. Garabidek argitaratutako euskararen berreskuratzearen gaineko liburua bretoieraz aurkeztu zela eta (Arnod an Euskareg). Azokaren baitan mahai-ingurua antolatu zuten eta bertan parte hartu zuten Garabideko Amaia Antero eta Iñigo Iñurrategik ere. Ikusi hemen bideoa.
Datorren azaroaren 9an, asteazkena, Bergarako Jardun euskara elkarteak antolaturik hitzaldia eskainiko da "Hizkuntzak, bideak eta zubiak" goiburupean. Hitzaldia Garabide Elkarteko kide den Jon Sarasuak eskainiko du arratsaldeko 19tan Bergarako Irizar Jauregian. Munduko hizkuntza gutxituen erronkak, euskal hiztunon begiradatik aztertzeko eta euskararen berreskurapenaren ibilbidea eta aurrera begirako gako eta erronkez jarduteko zita.
2011ko urria. Padrig An Habask adiskide bretoiak, Garabidek 2010. urtean argitaratu zuen lehenengo liburua "Euskararen berreskuratzea: hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk", bretoierara itzuli berri du "Arnod an Euskareg" izenburupean. Liburua datorren urriaren 29 eta 30ean Karaez-ko Liburu Azokan aurkeztuko da eta Garabideko kideak bertan parte hartzera gonbiatu gaituzte. Izan ere, aurtengo edizioko herrialde gonbidatua Euskal Herria izango da.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus