Garabide kooperazio era berri bat eginez, esperientzien elkar banaketan oinarritutako lankidetzan aritzen den elkartea da. Andoni Barreña elkarteko presidenteak agerraldian aipatu duenez, “Garabidek komunitateen arteko zubi lanak” egin nahi ditu. Eta norabide horretan, “jauzi kualitatibo” moduan aurkeztu du UEMArekin sinatutako hitzarmena. Batetik, Mankomunitateak “esperientzia aberatsa jaso” duelako bere ibilbidean eta baduelako zer konpartitu. Bestetik, UEMAk bere baitan dituen “71 udaletara hitzarmena zabaltzeko konpromisoa” hartu duelako.
Orioko Udalak eta Garabide elkarteak mahai-inguru bat antolatu dugu Orioko Salatxo aretoan datorren urriaren 24an, osteguna, 19:00etan.
Mahai-ingurua Udalak eta Garabide elkarteak sinatu berri dugun elkarlan-hitzarmenaren barruan antolatu dugu, honako helburuarekin: oriotarrei beste hainbat hizkuntza minorizatutako komunitateek beren hizkuntza biziberritzeko egiten ari diren lana ezagutaraztea, eta esperientziak trukatzea.
Ondorengo 14 ikasleek hartuko dute parte Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak aditu tituluan, datozen hiru hilabeteetan. Kitxua, Nasa, Maia, Nahualt, Kaqchiquel, Movida, Kurdu eta Amazigh ordezkariak daude tartean.
Garabide Elkarteak bultzatzen duen garapenerako lankidetzaren baitan, Herrien eta Hizkuntzen arteko Truke Programa desberdinak antolatu izan ditugu. Indigena komunitateetako hamarnaka ordezkari egon dira gurean, hamaika izan dira egindako formazio saio, harreman dinamika eta bilkurak.
Kooperazio linguistiko-identitarioaren bide honetan, euskalgintzaren baitako eremu eta estrategia zabal eta anitzetan pilatutako esperientziak, hizkuntza eta identitate minorizatuen biziberritze, berreskurapen eta indartze prozesuetan kokatu nahi ditugu.
Testuinguru horren baitan, bigarrenez, Jatorrizko Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Titulua jarri dugu martxan Garabide elkartea eta HUHEZI fakultatearen artean.
Aditu Titulu hau, irailaren 16tik abenduaren 5era garatuko dugu (3 hilabetez) eta bertan herri eta hizkuntza indigena desberdinetako 14 ikaslek hartuko dute parte (Kitxuak, Nasak, Maiak, Nahualtak, Katxikelak, Movidak, Kurduak eta Amazigh ordezkariek).
Astelehenean, irailaren 16an, emango diogu hasiera Garabidek eta HUHEZI fakultateak elkarlanean eskainiko dugun Jatorrizko Hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu Tituluari.
Bigarrenez eskainiko dugu Aditu Titulua, aurrez 2011n izan zen lehen edizioaren balorazio positiboaren ondotik, dagoeneko prest dugu guztia 2013ko edizio honi eusteko.
Aditu Titulu hau, irailaren 16tik abenduaren 5era garatuko da (3 hilabetez) eta bertan herri eta hizkuntza indigena desberdinetako 14 ikaslek parte hartuko dute (Kitxuak, Nasak, Maiak, Nahualtak, Katxikelak, Mobimak, Kurduak eta Amazig ordezkariek).
Nasen eta euskaldunen arteko bigarren lantopaketa gauzatzen ari da abuztuan zehar Kolonbiako Caucan, nasen jatorrizko lurraldean. Topaketak eskola propioaren eraiketaren berri izateko eta esperientziak partekatzeko antolatu dira.
Bete ditugu lau egun Kiwe wêt wêt deituriko resguardo-an, ia 2000 metrotara dagoen Nasa herriaren lurralde honetan bildu gara materialgintza ikastaroko partaideak. Gure zerebroa etengabe kolpatu dute egun hauetan bizitakoek: bide inposibleetan barna , chiva deituriko autobusean, Santander de Quilichao hiritik resguardora egindako bidaia, komunitateko bizitza lasaia, ordutegi naturala, Nasa herriaren humorea, sukaldariak, Don Pio Quinto agurea…
Aurkeztu du Garabidek, Hezkuntza – Euskararen berreskuratzea IV liburu eta dokumentala. Eibarko UEUren egoitzan (Markeskoa) egin zen aurkezpena Andoni Barreña eta Alberto Barandiaranen eskutik. Euskararen Berreskuratzea bildumaren laugarren atala da hau. Azken hau internetean soilik argitaratu da www.garabide.eus atarian.
Datorren uztailaren 15ean, astelehena, arratsaldeko 17,30tan, Eibarko UEUren egoitzan (Markeskoa) Hezkuntza – Euskararen berreskuratzea IV liburu eta dokumentala aurkeztuko ditu Garabide Kultur Elkarteak.
Kolonbiako herri indigenekin ditugun harremanak estutzen jarraitzen dugu. Oraingoan GARABIDE eta Munduko Hizkuntza Ondarearen EHU/UPV UNESCO Katedrak eta Cauca Departamenduko Nasa herriaren ACIN erakundearekin elkartasunezko garapen proiektu bati forma eman eta Euskal Herriko zenbait udaletxe eta administrazioren diru-laguntzarekin abiatu gara bidean.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus