Albisteak

Debekuaren osteko amaziga hezkuntzan

2015/01/01

 

Libian amazigh hizkuntza biziberritzeko gako eta azken hezkuntza ekimenen berri eman du Midlle East Eye atariak, bertan Karlos Zurutuza freelance kazetariak Garabideko ekinbidea, eta 2013an Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Tituluan izan zen Hafed Fatis aipatzen ditu.

Hemen artikulu osoa ingelesez:

The Amazigh of Libya revive their previously banned language

Hizkuntzaren alde Jambaló-n (Kolonbia) lehen aldiz ospatu den ekitaldian parte hartu du Garabideko lehendakariak

2015/01/01

Urrian eta azaroan zehar, Andoni Barreña  Kolonbiako Cauca eskualdeko CRIC eraunde indigenarekin lanean ari da. UAIIN (Universidad Autónoma Indígena Intercultural) unibertsitatean Jatorrizko Hizkuntzen Lizentziaturan eskolak emateaz gain, CRIC Caucako Gobernuarekin batera bertako bost jatorrizko hizkuntza indigenetan (nasa yuwe, namiwam, inga, kichwa eta sia pedea) prestatzen ari den murgilketa haur-eskola pilotuak abiarazteko balioko duen egitasmoaren txostena idazten ere ari da Garabideko lehendakaria. Proiektu horien baitan, azaroaren 15 eta 16an, Cauca Iparraldeko Jambaló komunitatean, Ëente yuwe (hizkuntzaren egunean) izeneko ekitaldian parte hartu du.

Euskal esperientzia maputxe herriarekin partekatzen

2015/01/01

Garabide Elkartea Wallmapu-ko Inarrumegepeyem Mapuche Zugun Wallmapu Mew – Academia Nacional de la Lengua Mapuche erakundearekin bildu da elkarren arteko esperientziak trukatzeko asmoz 2014ko urriaren 25ean.

Nahuatl hizkuntzarekin elkarlanean aritzeko hitzarmena Andoaingo udalarekin

2015/01/01

  

 
Andoaingo Udalak hitzarmena sinatu du Garabiderekin, garapen bidean dauden herrietako hizkuntzen normalizazioan laguntzeko. Zehazki, Mexikoko Nauat herriaren eta Euskal Herriaren arteko esperientzia trukean oinarrituko da hitzarmena.

Nasa yuwee hizkuntzarentzat esperientzia interesgarria

2015/01/01

Lau hilabetez Kolonbiako Caucako unibertsitatean egonaldia egiten ari da Andoni Barreña Garabideko lehendakaria. Estantzia aprobetxatuz, euskararen biziberritze prozesuan oinarritutako aholkularitza eskaintzearekin batera, interbentzio andana martxan jartzen ari da bertako nasa yuwe hizkuntzako promotore, eta komunitateetako kideekin.

Mintzalasai jardunaldien baitan Kanaldudek erreportajea egin digu

2015/01/01

Irailaren 25ean Biarritzen izan ginen Mintzalasai jardunaldien baitan Garabide prestatzen ari den ikus-entzunezko berria aurre estreinatzen. Bertan “Hizkuntza biziberritzeko estrategiak” Aditu Tituluaren lehen edizioko protagonistak ageri dira.

Kanaldude telebistakoek bertan harrapatu gintuzten, eta beraien Klip Klap saiorako erreportaje bat egin digute. `

 

Lankidetzarako hitzarmena sinatu dugu Berriatuako Udalarekin

2015/01/01

 

Berriatuako udalak (Bizkaia) eta Garabide elkarteak hitzarmena sinatu dute jatorrizko hizkuntzen biziberritzean lanean jarraitzeko konpromisoa hartuz. Imanol Mugartegi alkateak eta Txema Abarrategi Garabideko koordinatzaileak irudikatu dute bi erakundeen arteko hitzarmena.

 

Berriatuarekin, 7 dira (Zarautz, Ondarroa, Usurbil, Orio, Oiartzun, Otxandio eta Berriatua) Garabiderekin hizkuntza lankidetza hitzarmena sinatu duten UEMAko udalerriak.

 

Joanes Igeregi Santamaria: 'Hizkuntza indigenak, ofizialak izan arren, ez dute inolako babesik'

2015/01/01

 

Joanes Igeregi Garabideko kidea elkarrizketatu dute Bizkaie! aldizkarian. Joanes bi urtez Guatemalan izan da, gertutik ezagutzen du kaqchikel hizkuntza komunitatea. Horrez gain, Mexiko hegoaldea, Guatemala, Salvador, Honduras, Nicaragua, Costa, Panama, Kolonbia, Peru eta Ekuador zeharkatuak ditu, hamaika jatorrizko hizkuntza ezagutu, eta bizipen metatzeko.

Euskararen esperientzia partekatzeko hitzaldi birtualak

2015/01/01

Jon Sarasua eta Andoni Barreña Garabideko kideak urrutiko hitzaldi bana eskaintzen ari dira astean zehar PROEIB Andes  programaren baitan.

Garabide.eus domeinu aitzindarien zerrendan dago

2015/01/01

Gaur aurkeztu dira Bilbon 92 .EUS domeinu aitzindariak, eta Garabide Elkartearen webgunea horietako bat izango da.

Euskararen komunitateak domeinu propioa izango du gaurtik aurrera. Munduko gainontzeko hizkuntza gutxituekin elkarbanatzeko bezalako lorpen berria gure hizkuntzak sareko domeinu propioa lortzearena.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus