Albisteak

"Kinoaren jatorria" bideo-kondaira aimara

2017/03/14

Fantasiazko istorio honen bidez ezagutuko dugu nola bilakatu zen kinoa andeetako oinarrizko elikagaia. Hastera doa kontakizuna...

BIHAR “BELTZEAN MINTZO” DOKUMENTALA BAIONAN

2017/03/13

GARABIDEk zuzeneko parte hartzea  izango du Korrika kulturalean.

BOLIVIAko AIMAREKIN BIDEA EGITEN

2017/03/09

Sortu berri dugun gune honetan Garabideren ardatzetako bat den BIDAIDE programen inguruko informazio zehatzagoa eman nahi dugu.

Hilero hizkuntz komunitate baten Bidaide egitasmoaren berri emango dugu eta AIMARA komunitatearekin hasiera emango diogu.

5 genero zeuden ameriketako jatorrizko kulturetan kolonia aurretik

2017/03/07

Navajoek, Txeyennek edo Txerokee-ek, adibidez, "izpirituen jendea" terminoa erabiltzen zuten konkistarekin batera etorri ziren inposaketa moral kristauen aurretik

Kaxubiarrak ere KORRIKA

2017/03/02

Hizkuntza gutxituak sasoian! Maputxeen mapuzugunaren aldeko martxarekin hasi genuen urtea, kaxubiarrek lekukoa hartuko dute martxoaren 18an eta gurean ez dabil urrunegi Korrika.

Yucatango Maiaz idatzitako literaturaren oraina eta geroa

2017/02/17

Ama hizkuntzaren nazioarteko egunaren bueltan eta Yucatango Maiaz idatzitako literaturaren etorkizuna hizpide, jardunaldiak antolatu dituzte Mexikoko hainbat unibertsitatek elkarlanean.

 

Abya Yala eta Afrikan dira Aditu Ikastaroko partaideak

2016/12/12

Abya Yala eta Afrikara bidean dira jada aurtengo Aditu Ikastaroko partaideak. Zubi berrien lehen harriak jarri ditugu eta jarraituko dugu eraikitzen! Euskal Herritik eramandako haziek beste kontinente batzuetan zein fruitu ematen duten eta hemen erein dutenak zein emaitza ematen dituen ikusteko gogoz gelditzen gara.

Eskerrik asko! Yosoropai! Yuspejara! Yupaychani! Wala weçxath! Maltyox! Nib óolal! Tasa’j kamatik! Nasiara!

IMG_20161122_114824

Hizkuntzak Opari

2016/11/21

Asteazken honetan "Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak" Aditu Ikastaroaren berotan ibilitakoekin tarte goxo bat izatea nahi dugu, horretarako "Hizkuntzak Opari" izeneko jaialdia antolatu dugu Aretxabaletako Arkupe aretoan arratsaldeko 18:00etan.

Festa honetan, ikastaroan zehar parte hartu eta lagundu duzuen guztiok eskertu nahi zaituztegu eta bide batez, aukera ona da elkarrekin une goxo bat iragaiteko. Bertan izango gara ikastaroan parte hartu duten 9 hizkuntza komunitateetako aktibistak, bai eta euskalgintzan eta hizkuntza lankidetzan dihardugun asko ere. Hitzordua, azaroak 23, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:00etan, Aretxabaletako Arkupeko areto nagusian ematen dizuegu.

Bertan izango garelakon, eskerrik asko hizkuntza lankidetzako zubigintzan bidelagun zaretenoi!

Enbido Txikira! Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak ikastaroko parte hartzaileen lekukotasunak

2016/11/11

 

Urria eta Abendu bitartean, bederatzi hizkuntza komunitateetako 18 ordezkari Euskal Herrian dira, Garabidek eta Huhezik antolatzen duten Hizkuntzen biziberritzeko estrategiak ikastaroaren harira.

Euskararen esperientziaren berri jasotzeaz gain, Nasa, Bariba, Kaqchikela, Kitxua, Aimara, Nahuatl, Maputxea, Maia Yukatekoa eta Guaraniaren lekukotasunak hizkuntzaren aldeko militanteek emango dituzte.

Zein da beren egoera?  Beren ametsa? Nola ikusten gaituzte? Zein dira gure argiak, eta itzalak?

Hainbat gai elkarrekin trukatzeko eta bidean, elkartasun sareak ehuntzeko:

Azaroaren 5a, Urepeleko eskolan, 18:00tan: mahai-ingurua
Azaroaren 15a, Aramaio, mahai-ingurua, 18:30  (Afitxa)
Azaroaren 16a, Fagor, Apotza, 18:00 (Afitxa)
Azaroaren 17a, Orio, Kulturetxean, 19:00 (Afitxa)
Azaroaren 29a,  Eskoriatza, Zaldibar Aretoa, 19:00 (Afitxa)
Abenduaren 1a, Oiartzun, Udaletxea 18:00  (Informazio gehiago)
Abenduaren 5a, Tolosa, Kultur-etxea, 19:00 (Afitxa)
Abenduaren 8a, Baztan, Arizkunenea, 19:30 (Afitxa)

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus