Albisteak

MAPUTXEA, MAPUZUGUN HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO FIN ARI DEN HERRIA

2017/11/10

Maputxeen azken bi mendeotako historia euren lurren defentsaren eta berreskurapenaren eskutik bizi izan da. Lurrarekiko atxikimenduak gidatu du hein handi batean herri honen bizirauteko borroka.

HAMABI IKUSTEKO JAIOAK GARELAKO!

2017/10/31

Egunetik gauerako pausoa Aretxabaletako Galartzako dorretxean egin genuen bart ehun bat lagunek Ikastaldi Trinkoaren agur ekitaldian. "Hamaika amets eta beste bat gehiago" lelopean bildu ginen Ikastaldi Trinkoan parte hartu duten hizkuntza gutxituetako 12 agintari indigenak eta odolez edo egonez familiakoak zaituztegunak, Ikastaldi hau egitea ahalbidetu duzuen garabidetarrak.

LAUGARREN ASTEA: KANPORA IRTEN GABE, IRTENBIDE BILA

2017/10/30

Bisita didaktikoek barne lanari bide eman diote aste honetan eta guztiaren berri emateko hementxe duzue Ikastaldi Trinkoaren azken kronika. 

 

EKITALDIA: "Hamaika amets eta beste bat gehiago"

2017/10/24

Urria eta, beraz, Ikastaldi Trinkoa bera bukatzear dagoen honetan agur ekitaldirako gonbitea luzatzera gatorkizue.

HIRUGARREN ASTEAREN OSTEAN

2017/10/23

Ikastaldi Trinkoaren hirugarren astea ere oparoa izan da. Denetik izan dugu: saio teorikoak, praktikoak eta baita gastronomia saioa ere. Artikuluan duzu aurreko astearen kronika laburra.

HAMABOST EGUN PASATA, URRIA ZENA OPARO

2017/10/16

Ikastaldi Trinkoaren bigarren asteak ozta-ozta eusten dio zazpi egunetan bizitakoari. Gipuzkoa, Nafarroa, Ipar Euskal Herria, dantza, kanta, kirola... hementxe duzue guztiaren berri!

ASTE BETE BIZIPEN IKASTALDI TRINKOAN

2017/10/09

Astebete iragan da Ikastaldi Trinkoa hasi zenetik, zazpi egun eta hamaika bizipen ekarri ditu Ikastaldi Trinkoaren lehen aste honek. Egin dezagun errepasoa.

HASI DA HIZKUNTZA BIZIBERRITZEKO GIDARITZARI BURUZKO IKASTALDI TRINKOA

2017/10/04

Atzo, Ikastaldi Trinkoaren hasiera ekitaldian, harrera ofiziala egin zieten Aretxabaletako alkateak –Unai Elkorok– eta Garabideko lehendakariordeak –Jon Sarasua aretxabaletarrak– 8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 agintariei.

MAPUZUGULETUAIÑ-EN JENDAURREKO AURKEZPENA

2017/10/03

Mapuzuguletuaiñ-en helburu nagusia maputxe herriaren hizkuntza den mapuzuguna irakatsi eta sustatzea da eta, beraz, gazte eta helduen artean hiztun oso berriak formatzea murgiltze ereduko hezkuntza estrategiak erabiliz.

GAUR ZORTZI HASIKO DA IKASTALDIA 12 BURUZAGI INDIGENEKIN

2017/09/25

Urriaren 2an hasiko da GARABIDE Elkarteak, lehen aldiz, antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus