Albisteak

Caucako jatorrizko hizkuntzak esperientziak elkar trukatzen

2024/07/16

Ekainaren 24 eta 25ean, Consejo Regional Indigena del Caucak (CRIC) antolatuta, Kolonbiako Cauca departamenduko komunitate indigenek haien jatorrizko hizkuntzekiko dituzten eskubideez eta erronkez eztabaidatzeko topaketa egin zuten.

Martxan da Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

2024/07/05

Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa ekainaren hasieran abiatu zen online ikastaroarekin. Garabide etxebizitza bila dabil, partaideek udazkenean Euskal Herrian burutuko duten egonaldirako.

Hizkuntza gutxituak protagonista Araia, Galdakao eta Bilbon

2024/07/03

Araia Herri Eskolak, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak, eta Bilboko IES Unamuno BHI ikastetxeak munduko hizkuntza gutxituak ardatz dituen Garabideren proiektuan parte hartu dute. 

Argentinako Corrientes probintzian Guarani Katedra Librea sortu dute

2024/06/26

Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko (UNNE) Kontseilu Gorenak "Guarani Katedra Librea" sortzea onartu du, 2023ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako proiektuetako bat.

Euskararen biziberritze esperientziaren inguruko ikus-entzunezkoen aurkezpena

2024/06/13

Euskararen biziberritzearen esperientziaz Garabidek sortutako ikus-entzunezkoak aurkeztuko dira Bilboko Euskararen Etxean ekainaren 19an, asteazkenez, 18:30ean hasita.

Yukatan penintsulatik Euskal Herrira

2024/05/31

Mexikoko Yukatan penintsulatik delegazio bat etorriko da, Garabide Elkartearen bitartekaritzari esker, euskararen biziberritze esperientzia bertatik bertara ezagutzera.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus