Albisteak

“Guk ez dauzkagu 50 urte gure hizkuntza biziberritzeko”

2018/05/23

Poloniako hizkuntza gutxituetako bat da kaxubiera eta egun hauetan Euskal Herrian izan dira Kaszebsko Jednota (Kaxubiarren batasuna) elkarteko Anna Kościukiewicz-Jabłońska eta Artur Jablonsczi. Beraiekin solasalditxo bat egiteko tartea hartu dugu.

"Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko?"

2018/05/18

Hizkuntzen biziberritzeari buruzko UEUren Udako Ikastaroa antolatu dugu eta izen-emate epea zabalik dago dagoeneko. Hementxe dituzu ikastaroari buruzko xehetasunak. Animatu parte hartzera!

BAZTANGO UDALAK ETA GARABIDE ELKARTEAK HITZARMENA BERRITU DUTE

2018/05/16

Hitzarmen berri honen bidez Baztango Udalak berretsi nahi izan du hizkuntza lankidetza bultzatzeko duen konpromisoa eta, beraz, kooperazioaren alorrean euskal lankidetzak eredu propio eta aitzindaria eraikitzeko apustua sendotu du.

YUKATANGO MAIA HERRIA, PROZESU PLANIFIKATU BATEN BAITAN DINAMIKA BERRIAK SORTZEKO ERRONKAREN PREMIAN

2018/05/14

Mexikoko gazteak hizkuntza biziberritzean aitzindari.

TOSEPANen EGINDAKOAZ ETA IKASITAKOAZ, POZIK!

2018/04/23

Hiru astek arrastoa uzteko aukera eman dute. Bertako langile-kooperatibistek egindako ariketa batek asko poztu gaitu.

TOSEPANEKO NAHUATL PLANA ZIZTU BIZIAN

2018/04/16

TOSEPAN TOMINek (Kreditu kooperatiba) eta TOSEPAN KALNEMAXTILOYANek (eskola) hizkuntza planari ekin diote eta Kooperatiba guztietarako irizpideak finkatzen ari gara.

MEXIKOKO TOSEPAN KOOPERATIBA TALDEAN NAHUATL PLANA MARTXAN

2018/04/11

GARABIDE Elkartea eta EMUN kooperatiba elkarlanean ari gara Mexikon TOSEPANen hizkuntza plana lantzen.

Maputxe arteko bizi-penak

2018/03/26

Maiteder Sasieta, GARABIDEko bulego teknikoko partaidea, Wallmapun izan berri da. Berari egindako elkarrizketan egonaldiaren nondik norakoak kontatzen dizkigu.

Hizkuntza Gutxituetako Hiztun Gazteen Topaketa Gasteizen

2018/03/20

Uztailaren 16tik 19ra Gasteizen bilduko dira munduko 70 hizkuntza ekintzaile gazte.

Martxoaren 8an EMAKUMEOK* PLANTO

2018/03/07

Martxoaren 8an Garabide Elkarteko lantaldeko emakumeen gehiengoak bat egingo dugu EMAKUMEOK* PLANTO ekimenarekin.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus