Diplomaturako 2. eta 3. moduluak landu ditugu ekainaren 13tik uztailaren 1. arte. Kultur Ekoizpena eta Idazketa Tailerra (alfabetizazioa).
Hasi da Kolonbiako Caucan Nasa herriari egokitutako Hizkuntzak Biziberritzeko Estrategiak ikastaroaren bigarren modulua, Kultura ekoizpenari dagokiona, alegia.
Mexikok 2 milioi kilometro koadroko hedadura eta 112 milioi biztanle ditu, horietatik 6 milioik jatorrizko hizkuntzaren bat hitz egiten du. Gazteleraz gain beste 68 hizkuntza hitz egiten dira eta horietatik handiena ere, Nahuatl-a, arrisku egoeran dago.
Ekainaren 9ko asteburuan hasiko da Kolonbian lehen aldiz antolatu dugun “Hizkuntza biziberritzeko estrategietan diplomatura Nasa komunitatean aplikatuta”. 80 ikasle, 10 asteburu eta 160 ordu bertako nasa yuwe hizkuntzaren biziberritzeari bultzada emateko.
Nafarroa Oinezeko “Txikiak handi” egitasmoaren baitan antolatuko da datorren urriaren 20an topaketa eta Mexikoko Yuuyum Irratiko Yazmin Novelo garabidetarrak parte hartuko du bertan.
Munduko hizkuntzen biziberritze proiektuak bultzatzeko aukera izango dugu Berriatuko Udalarekin sinatu berri dugun lankidetza hitzarmenaren bitartez.
Poloniako hizkuntza gutxituetako bat da kaxubiera eta egun hauetan Euskal Herrian izan dira Kaszebsko Jednota (Kaxubiarren batasuna) elkarteko Anna Kościukiewicz-Jabłońska eta Artur Jablonsczi. Beraiekin solasalditxo bat egiteko tartea hartu dugu.
Hizkuntzen biziberritzeari buruzko UEUren Udako Ikastaroa antolatu dugu eta izen-emate epea zabalik dago dagoeneko. Hementxe dituzu ikastaroari buruzko xehetasunak. Animatu parte hartzera!
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus