Albisteak

Araban bagare, Bizkaian bagara, formazio programaren 4. astean

2024/10/25

Asteko lehen bi egunetan azken teoria saioak eskaini ziren, eta 4. aste hau Bizkai eta Araba aldean amaitu dugu  (ikus laburpen bideoa barruan).

Hegoaldeko herriak, iparra galdu gabe, formazio programaren 3. astean

2024/10/15

Ipar Euskal Herrian igaro ditugu formazio programaren 3. astearen azken egunak  (ikus laburpen bideoa barruan).

Mitologiaren balioa erakutsi digute Ataungo Tortok eta Sanmartintxikik, 2. astearen bukaeran

2024/10/08

Bigarren astea magia munduan murgilduta bukatu dugu Ataunen, Torto, Sanmartintxiki eta Marimundukoren artean (ikus laburpen bideoa).

Nafarroako uzta dastatuz borobildu dugu formazio programaren 1. astea

2024/10/01

Garabideren Aretxabaletako egoitzan abiatutako Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren 1. astea Nafarroa aldean osatu dugu (ikus laburpen bideoa barruan).

Harrera ofiziala jaso dute Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideek

2024/09/26

Gari Iturbe alkateak eta Iñaki Martinez de Luna Garabideko lehendakariak harrera ofiziala egin zieten Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako kideei.

Euskal Herrian dira Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako hizkuntza-aktibistak

2024/09/20
18 hizkuntza-aktibista Euskal Herrian dira, Garabideren hizkuntzak biziberritzeko formazioa jasotzeko.
 

Yucatango Maia indartzea helburu duen Plan Estrategikoa aurkeztu da

2024/09/10

Penintsula osorako baliagarri izan nahi duen Plan Estrategikoa aurkeztu zuen Yuyuum elkarteak Meridako Maien Museo Nazionalean.

Iurrebaso soziolinguistarekin formazio saioa egin du Garabidek

2024/07/29

Uztailaren 18an eskainitako formazio saioan Iñaki Iurrebasok bere tesiaren oinarriak partekatu zituen Garabideko hainbat kiderekin.

Caucako jatorrizko hizkuntzak esperientziak elkar trukatzen

2024/07/16

Ekainaren 24 eta 25ean, Consejo Regional Indigena del Caucak (CRIC) antolatuta, Kolonbiako Cauca departamenduko komunitate indigenek haien jatorrizko hizkuntzekiko dituzten eskubideez eta erronkez eztabaidatzeko topaketa egin zuten.

Martxan da Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

2024/07/05

Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa ekainaren hasieran abiatu zen online ikastaroarekin. Garabide etxebizitza bila dabil, partaideek udazkenean Euskal Herrian burutuko duten egonaldirako.

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus