2009ko apirila. Inoiz izan den euskaldun kopuru handiena da egun [2006ko datuak] Eusko Jaurlaritzak egindako IV mapa soziolinguistikoaren arabera. Oraindik orain aurkeztu dituzten datuek diotenez 863.840 dira euskaldunak, gehienak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak osatzen duten Euskal Autonomi Erkidegoan bizi direnak, 755.640 lagun.
Nabarmen hazi da euskaldunen kopurua datuok erakusten dutenez, eta hori nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak, 25 urteotan %22tik %37ra pasa dela euskaldunen kopurua. Beste %17 euskaldun pasiboak dira, ulertzeko gai direnak, eta gehiengoa oraindik erdaldun elebakarra da, %45.
Daturik positiboena 15 urtetik beherakoena da, tarte horretan hiru laurdenak baitira euskaldun.
Erabilera datuak ez dira hazi, aitzitik.
Inkesta osorik hemen ikus dezakezue. Eta aurreko urteetako azterketak berriz hemen.