Horren berezia izan den 2020 urteko memoria egin du Garabidek, ohi duen bezala. Memorian jasotzen ditugun informazioen eta datuen artean urtean izan ditugun babesleak jasotzen dira. Entitate babesleak, Garabideri eta berak kudeatzen dituen hizkuntza lankidetza egitasmoei ekarpen ekonomikoa egiten dioten entitateak dira.
Atal honi dagokionez, 2020. urtea oparoa izan da. 2019. urtean izan genituen babesle guztiek jarraitu dute eta, horiei, 8 entitate berri gehitu zaizkie, honako hauek zehazki:
- Azpeitiko udala
- Bergarako udala
- Emun
- Eusko Jaurlaritza (HPS)
- Irurako udala
- Kutxa fundazioa
- Sakanako mankomunitatea
- Zumaiako udala
2020. urtean Garabidek 33 entitate babesle izan ditu: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Herriko 25 udal, 2 mankomunitate eta 4 enpresa. Memorian agertzen dira orden alfabetikoan antolaturik entitate babesle guztiak. Lerro hauen bidez, informazio emateaz gain, eskertu nahi dugu bihotzez entitate horien guztiek ematen diguten babesa. Bestela, bistan da, ezinezkoa izango litzateke eta aurrera daramagun dinamika garatzea. Bakoitzari berea, eskerrik asko, beraz.