Gehiago sakontzeko klikatu hemen.
Ikastaroa komunikabideetan
Hemen ditugu bilduta ikastaroak komunikabideetan momenturarte izan duen oihartzuna:
- 2017/10/4 GOIENA. Hamabi parte-hartzaileekin, abian da hizkuntzen biziberritzeari buruz Garabidek antolatutako ikastaldia.
- 2017/10/5 BERRIA. Trukea ere bada biziberritzea.
- 2017/10/6 PLAZABERRI. Revitalización de las lenguas.
- 2017/10/10 BEASAINGO UDALA. Udala Garabiderekin elkarlanean hizkuntza gutxituen alde. (Baita gazteleraz ere).
- 2017/10/10 OIARTZUNGO UDALA. Amerikako hizkuntza indigenei buruzko dokumentala eta solasaldia Oiartzunen.
- 2017/10/11 RADIO EUSKADI. “La casa de la palabra” saioan, 38. minututik aurrera.
- 2017/10/11 MONDRABERRI. Hizkuntza gutxiagotuen ordezkariei harrera egin die Mondraberri.eus atariak.
- 2017/10/11 DIARIO VASCO. En apoyo de las lenguas minoritarias.
- 2017/10/11 OIARTZUN IRRATIA. Mikel Mendizabalek ikastaroa aipatu zuen ere, linka.
- 2017/10/13 NOTICIAS DE GIPUZKOA. La importancia de las lenguas minoritarias.
- 2017/10/15 DIARIO VASCO. “La lengua es el eje del desarrollo y en ello trabajamos desde el año 2005“.
- 2017/10/15 DIARIO VASCO. Presentación del “curso intensivo en dirección y revitalización de la lengua.
- 2017/10/15 GARA. Euskararen biziberritze errena, bertze komunitateen inspirazio.
- 2017/10/15 EITB. Aran bailarako gonbidatuak eta hizkuntza gutxituetako ordezkariak Lesakan.
- 2017/10/20 GOIBERRI. “Zuek euskaraz, nik zergatik ez?” Joxe Begiristain
Jarraituko dugu…
Iparraldetik Lesakara, eta datozen egunetarako prest
Iparraldean zein gaur Lesakan ospatu den Nafarroa Oinezean igaro ditugun egunak emozioz josita egon dira. Elkarbizitzarako tartea izan da nagusi besteak beste.
Hasi berri den Biriatuko txikientzako ikastola txikitik, ibilbide luzeagoa duen Bernat Etxepare Lizeo estreinatu berrira pasa ginen ostegunean (sagarrondoen kanpainiaren berri izateko beste gauza askoren artean). Ezin dugu ahaztu esku-pilotako txapelketa aparta ere izan genuela gure artean, iparraldeko lagunek irabazi zutena.
Ostiralean berriz Kanaldude herri telebista eta Irulegiko herri irratiak bixitatu genituen eta ondoren Garaziko gaztetxean egoteko aukera izan genuen, bertako gazteekin garagardo eta esperientziak trukatzeko.
Larunbatean Oiartzunen mendi-buelta ederra izan ondoren, gaur Lesakan bukatu dugu astebukaera eta hemen uzten dugu egun hauetan mahai gainean izan ditugun gogoeta, aipu, ideia eta abar luze baten lagin txiki bat. Besteak beste, kamixetetan irakurritako esaldiak, klasean zein bixitetan atera diren ideiak… Joxean Artze edo Joseba Sarrionandia idazleen, Garabideko kolaboratzaile, ikastaldiko parte-hartzaileen eskutik:
Ikastaroa aurrera doa
Hilabete iraungo duen ikastaroaren bigarren aste honetan, dagoeneko, oinarri teoriko batzuk landu ditugu Aretxabaletan proiektorearen inguruan bilduta: soziolinguistika, aniztasun linguistikoa, ekologia linguistikoa, hizkuntzaren egitura, corpusa eta euskararen biziberritze prozesuaren inguruko historia eta estrategiak batez ere.
Hasierako material hauekin lotuta hainbat bisita ere egin ditugu. Aretxabaletan bertan udaletxeak prestatutako ongietorriarekin hasi eta abar luze batekin jarraitzen ari garena: Euskaltzaindiara, Bilboko udaletxeko euskara sailera, Bilboko kafe antzoki, irrati eta euskaltegira… Aretxabaletako Ikastolara, Beasaingo euskaltegira, Beasaingo udaleko euskal zerbitzura, Arrasateberri egunkari digitalera eta Goiena komunikazio taldera, Emun euskara eta berrikuntza sozialeko kooperatibara)… esparru hauetan guztietan euskal gizartean eman den eta ematen ari den elkarlan eta sare-harremanak begi-bistan geratu zaizkigularik.
Bestelako komunikabide batzuetara ere ikastaroaren inguruko oihartzuna iritsi da: Diario Vascok eta EITB-k honen gainean hitz egin dute ere.
Gaur eta datozen egunetan iparraldean ibiliko gara, ondoren Nafarroa oinezean asteari bukaera emateko.
Hizkuntzaren gakoak
Ikastaldi trinkoa, “trukea ere bada biziberritzea”
Gaurkoan Berria aldizkariak argitaratu duen elkarrizketa topa dezakegu. Egunkariak ikastaroan murgilduta dabiltzan hizkuntza gutxituetako 4 ordezkari elkarrizketatu ditu: Milouda El Hankari Amazigera hiztuna, Jose Quimbo Otavaloko alkateordea (Ekuador), Paula Onesima Huenumilla Txileko Mapuche Mapuzuguletuain erakundeko ordezkaria eta Diego Fernando Yatacue Kolonbiako nasa hiztuna.
Argazkiak klikatuta elkarrizketa osoa irakur daiteke:
12 BURUZAGI INDIGENA GURERA BIDEAN
Urriaren 2an hasiko da GARABIDE Elkarteak, lehen aldiz, antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi.
Urriaren 30 arte iraungo duen Ikastaldi Trinkoko partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute –kargu instituzionalak, politikariak…– eta Euskal Herrian 140 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan.
8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 kide izango dira gurekin: Kichwa (Ekuador), Quechua (Peru), Nasa (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nahuatl (Mexico), Yukatango maia (Mexico), Amazigh (Maroko) eta Maputxeak (Txile). Nabarmentzekoa da emakumezkoak ahalduntzeko apustu sendoa egin dugula liderrei zuzendutako formazio honetan eta, abiapuntu gisa, partaideetatik 7 emakumezkoak eta 5 gizonezkoak izango dira.
30 egun ditugu aurretik Euskal Herrian barrena ibiltzeko, elkarrekin egindako bideaz ikasteko. Martxa galdu nahi ez baduzu jarraitu gaitzazu gure webgunean, blogean, Facebooken, zein Twitterren.