Ikastaroa aurrera doa

Hilabete iraungo duen ikastaroaren bigarren aste honetan, dagoeneko, oinarri teoriko batzuk landu ditugu Aretxabaletan proiektorearen inguruan bilduta: soziolinguistika, aniztasun linguistikoa, ekologia linguistikoa, hizkuntzaren egitura, corpusa eta euskararen biziberritze prozesuaren inguruko historia eta estrategiak batez ere.

Hasierako material hauekin lotuta hainbat bisita ere egin ditugu. Aretxabaletan bertan udaletxeak prestatutako ongietorriarekin hasi eta abar luze batekin jarraitzen ari garena: Euskaltzaindiara, Bilboko udaletxeko euskara sailera, Bilboko kafe antzoki, irrati eta euskaltegira… Aretxabaletako Ikastolara, Beasaingo euskaltegira, Beasaingo udaleko euskal zerbitzura, Arrasateberri egunkari digitalera eta Goiena komunikazio taldera, Emun euskara eta berrikuntza sozialeko kooperatibara)… esparru hauetan guztietan euskal gizartean eman den eta ematen ari den elkarlan eta sare-harremanak begi-bistan geratu zaizkigularik.

Bestelako komunikabide batzuetara ere ikastaroaren inguruko oihartzuna iritsi da: Diario Vascok  eta  EITB-k honen gainean hitz egin dute ere.

Gaur eta datozen egunetan iparraldean ibiliko gara, ondoren Nafarroa oinezean asteari bukaera emateko.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude