Hizkuntza biziberritzeko gakoak hegoaldera begira

Pasa den asteazkenean Gasteizen ikastaroko azken bisitak egin genituen. Ostegunean, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuorde ohia izan genuen geurean hizkuntzaren biziberritze prozesuaren gaineko gakoen gainean jarduteko. Ekarpen interesagarria  izan zen berea, esaldi borobilak utzi zizkiguna:

 

“Cuando hablamos de políticas lingüísticas, de lo que menos estamos hablando es de lenguas […] no se trata de la lengua, sino de los hablantes”. (“Hizkuntza politikaz ari garenean, ez gaude hizkuntzaren gainean hitz egiten […] hiztunetan gainean baizik”).

“La revitalización de la lengua puede ser un proceso exitoso, pero siempre inacabado.” (“Hizkuntzaren biziberritze prozesua arrakastatsua izan daiteke, baina, beti egongo da bukatu gabe”).

“La diferencia es un hecho y la diversidad un derecho.” (“Ezberdintasuna badago baina dibertsitatea egon behar da”).

Bestalde, euskararen mistizismoaren inguruan ere hitz egin zuen, euskara hizkuntza zaharra eta jatorri ezezagunekoa izateagatik da famatua, baina, hizkuntza guztiak erabilera eta beste hizkuntza batzuen hartu-ematean garatzen dira, beraz, hizkuntza zahar eta berrien gainean hitz egiteak ez du zentzurik, ezta ezaugarri hauetaz arro egoteak ere.

 

Horrela, Patxi Baztarrikaren gomendioetako bat, hizkuntza bakoitzak duen testuingurua aztertzea izan zen, hari baliagarriak izan dakizkiokeen gakoak erabiltzeko. Honekin lotuta inkesta soziolinguistikoetako emaitzak aztertu genituen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude