Lesakan “askokin bat in” genuen baita Iparraldetik ekarritako nekea atzean utzi ere.
Ikastolen festa ostean motibazio handiz hasi genuen aste berria blogean elkarbanatzen joan garen parte teorikoaren errepasoarekin. Errepaso hau aberasteko Itziar Idiazabalen laguntza izan genuen Unesco Katedratik eta Mikel Etxaburu poetak ere produkzio kulturala eta sormena lantzeko tarte bat egin zigun. Bere “Zu zara orain txoria” liburuaren parte bat irakurri eta taldean idatzi genuen poema bat osatzeko gakoak eman zizkugun. Mikelek dagoeneko gure egin dugun aipua bota zuen gurean “No somos medusas, las medusas se las llevan la corriente” (“Gu ez gara medusak, medusak korronteak eramaten ditu”).