Emakume kurduak

Aurretik Aditu Ikastaroa egina du Suna Altun kurduak. Aurten, IV. edizioan dabil koordinatzaile lanetan eta pasa den hilabetean ospatutako Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa jardunaldietan hizlari izan genuen. Turkiaren menpe bizi diren kurduen errealitateari buruz hitz egin zigun Altunek, azpimarra emakumeek bizi duten estatus linguistikoan jarriz.

Oraingoan, emakume kurduen inguruko kanta bat erakutsi dit Sunak:

https://www.youtube.com/watch?v=r5Jg1PS6VKA

Keçê biner çerxa cîhan

Zor girêdane me re zor

Jin çû ne pêş pir dixwînin

Maifestazio feministetan kantatzen omen dute abestia eta dantza tradizional kurduekin laguntzen dute. Abestiak zailtasunen aurrean altxatzeko deia egiten die emakumeei.
Spas, Suna!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude