Gutxituen oihartzun

Autobusez iritsi nintzen Baionara, Donostiako estaziotik abiatuta. Banekien Euskal Hirigune Elkargora joan behar nuela eta hau, Foch etorbidean zegoela. Besterik ez nekien. Kaleko jendeari galdezka hasi nintzaion… non ote Foch etorbidea? Euskaraz hurbiltzeko saiakera egin nuen behin eta berriro, baina bertakoek ez ninduten ulertzen. Dakidan frantses gutxian galdetuta ere nekez ulertzen zidaten, eta ulertuta ere, gutxik zekiten Avenue Foch non zegoen. Baten batek bazekien etorbidea nondik egon zitekeen eta, nire frantses traketsaz jabetua, argibideak mantso eta ahoskera argiz eman zizkidan.

Euskal Herrian nengoela gogorarazten zidaten letrero, ikurrin edo lauburuak topatzea ez zen zaila izan. Baina norekin hitz egin nezkeen euskaraz? Galduta sentitu nintzen, arrotz, nirea ez zen leku batean. Azkenean, eskola bat topatu nuen, kartela elebitan zuena eta kanpoan ikasle-irakasleak ikusi nituen. Irakaslearengana zuzendu nintzen, lasai, ustez. Euskaraz ulertu zidan, baina nik erantzuna euskaraz espero arren, frantsesez jaso nuen, beste behin ere.

Azkenean iritsi nintzen Elkargora eta a ze lasaitua hartu nuena ezagunak nituen aurpegiak topatu eta euskaraz lasai asko hitz egin eta entzun ahal izan nuenean.

Euskarak Iparralden zuen egoeraz jabe nintzela uste nuen, baina bertan pasatako egunek, bada, oraindik ere ikasteko asko nuela gogorarazi zidaten. Gauza jakina da hizkuntzaren ofizialtasun egoerak hizkuntzaren beraren osasunean duen eragina handia dela. Baina onuragarria den marko legalik gabe ez al da hizkuntzaren biziberritzean aurrerapausurik emateko modurik?

Ikastaroan behin eta berriz ikusi moduan, Hegoaldean euskarak emandako pausu erabakigarri asko hizkuntzaren egoera bereziki zaila zen garaitan eman ziren. Behin herri ekimenek abiatutako proiektuak martxan zirela iritsi dira hizkuntza politikak, ez lehenago. Iparraldeko kasuan ere, frantsesa ez den hizkuntzen ofizialtasun faltaren markoan ere, euskara biziberritzeko iniziatibak ez dira falta.

Besteak beste, Euskal Hirigune Elkargoa eta Kanaldude herri telebista bisitatu ditugu pasa den astean eta bertako esperientziaz asko ikasi ahal izan dugu. Apurka-apurka ereindako hazien fruituak jasotzen ari dira eta euskararen etorkizunari ilusioz begira diezaiokegu.

Kanaldudeko Pantxika Maitiaren azalpena dut gogoan:

Pertsona batek behatza urez betetako edalontzi batean sartuz gero, uhinak eragingo ditu. Bakar batek beharrean, askok egiten badugu, uhin gehiago egingo ditugu, oihartzuna handiagoa izango da.

Gutxituek gure hizkunzten biziberritzean ezinbesteko dugu uhinak eragite hori. Komunikabideak horretan gako diren tresnak ditugu, baina hauekin ez ezik, esparru guztietan gure hizkuntzen oihartzuna zabal dadin lortu behar dugu! Putzuetan uhinak eragin baino, itsaso urdin eta zabaletako olatuetan dantzan arituz.

11 erantzun “Gutxituen oihartzun” bidalketan

  1. Pingback: Penhaligon's Perfume

  2. Pingback: heckler & koch vp9

  3. Pingback: สล็อต xo

  4. Pingback: สล็อตเว็บตรง แตกง่าย

  5. Pingback: dragongaming

  6. Pingback: motorsport

  7. Pingback: สล็อตวอเลท ไม่มีขั้นต่ำ

  8. Pingback: https://y2mate.tools/shark-tank-keto-the-ultimate-guide-to-ketogenic-diet-en8/

  9. Pingback: additional info

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude