[Beñat Garaioren kronika]
Aurreko kronikan esan genuen bezala, astea Kike Amonarriz soziolinguista/aurkezle/umoregile/tolosarra/aita/euskalduna/…-(a)rekin hasi genuen eta gustora egon ginen euskararen biziberritze prozesuaren inguruan egin zuen gogoeta entzuten. Argi gelditu zen bera zerbait bada, baikorra dela eta bereziki lau argi printza nagusi utzi zizkigun:
– Kikeren ama Nafarroatik zetorren, baina euskara ikasi zuen frankismo garaian, eskolan gaztelania eta etxean gaztelaniaz. Nola? Kalean herritarrekin hitz egiten, beraz, egoera ilunean ere badago aukera aurrera ateratzeko komunitate mailan hizkuntza erabiltzen bada.
– Xabier Erizeren ustetan euskararen atzerakada baino, euskararen bizirautea ikusi behar da euskararen bilakaera azaltzen duten grafikoetan (eta Kikek aurpegia eta pitxerra nahasten dituen ilusioarekin alderatu zuen)
– Lapuebla de Labarca eta Oioneko kasua: ikastolak sortzearen poderioz herria euskalduntzen hasi da 400 urteren ondoren. Adibidez, Lapueblan badago dagoeneko ikastolan euskaraz ikasi zuen ama baten alaba “euskaldun-zaharrik” (hobe esanda, etxetik euskalduna den alaba)
– “Erabileraren neurketan ere [inkesta soziolinguistikoetan bezala], beste iraultza linguistiko bat gertatu da: gazte eta haurrak dira gehien erabiltzen dutenak, hau da, “hizkuntza biziberritzen ari da“
Baina hainbat jakinarazpen zorrotz ere egin zizkigun, gaur egungo egoera aztertuta errealitatera moldatu gaitezen. Lehenik eta behin, hizkuntzen erabileraren aldaketa: “komunikazio sistema guztia aldatu egin da eta hizkuntzak erabiltzeko modua ere, horrek eragin handia du“. Bigarrenik, globalizazioa eta hizkuntza ekologia, “gaur egun eleanitzak gara eta egoera bakoitzerako hizkuntza bat erabiltzeko gai gara“. Hirugarrenik, hizkuntza-merkatua: Eurovisionen argi gelditu da irabazi nahi baduzu, ingeleraz abestu behar duzula. Laugarrenik, euskararen kalitatea eta “habitata”: “gai gara fisika ikasteko euskaraz, baina ligatzerako orduan zailtasunak ditugu; eta hizkuntza kalitatea lotzen dugu alor gramatikalarekin, eta ez da batere horrela” (Kikerentzat kalitatea goizeko ordu txikietan parranda euskaraz botatzea da, besteak beste). Eta bukatzeko, estrategia egokiaren garrantzia: Mikel Zalbideren esanetan “Kezkatuta geunden ura teilatutik sartzearekin eta sototik sartu zaigu”.
Baina asteak gehiago eman du eta “Komunikazioa” izeneko modulua abiatu genuen Jon Sarasuarekin, are gehiago, honako tesi honekin:
“Arazo bat izan daitezke internet eta teknologia berriak hizkuntza gutxituen etorkizunerako, baina baita aukera bat ere. Horren harira, eta irrati eta telebistaren kasuan, euskarak 3 edo lau hamarkadetako atzerapena izan zuen; internetarekin, ordea, berehala erreakzionatu zuen. Dagoeneko ikasi zuen lezioa eta azkar eman zion erantzuna errealitate berri honi”.
Euskaldunon Egunkaria/BERRIA, Goiena eta horrelako komunikabide euskaldun elebakarrak aipatzean, kide kichwa batek esan zuen pixkat erlatibizatu behar dela, izan ere, lehentasunak daude hizkuntza bigarren tokira eramaten dutenak eta agian hizkuntza pixkat erakustearekin helburua nolabait bete da. Baina Jonek erantzun zion Egin eta Deiaren kasua ekarriz, biak Euskal Herria sortzeko asmoarekin sortu zirela, baina beste borroka batzuk daudenez eta gaztelania toki guztietara iristen denez, “lehenetsi dezagun gaztelania” erabaki zutela. Diskurtsoa zen “euskaldunen ehunekoa handituz doan heinean gure euskarazko edukia ere handituko dugula”, baina horrek fabore eskasa egiten dio hizkuntzari eta orduan Egunkaria sortu zen.
Wiñay Kawsay kichwa-gaztelania aldizkari elebiduneko zuzendariak argudiatu zuen beraien jasangarritasun ekonomikorako behar-beharrezkoa dela ahalik eta irakurle gehiagora iristea, baita iragarleak lortzeko orduan ere. Hori dela eta, elebitasunaren aldeko apustu behartua egin zuten bere garaian. Hau izan zen Jon Sarasuaren erantzuna:
“Ez naiz esaten ari egunkari elebakar bat sortu behar duzuenik, baizik eta baldintzak daudenean egin behar duzuela, bestela hizkuntzak ez duelako aurrera egingo”
Gurekin lanean dabilen Julen Larrañagak Gasteizko Hala Bedi Irratiko esperientzia partekatu zuen. Bere esanetan, hasiera elebakarra (gaztelania) izan zen, baina laster pentsatu zuten Hala Bedi beti gizartea baino pausu bat azkarrago joango zela, hau da, “Inkesta Soziolinguistikoan Gasteizen %25 badago, guk %35“. Are gehiago, bi hizkuntzen erabileraren ehunekoa 50/50 egon ondoren, erabaki zuten kate bat euskaraz jartzea, nahiz eta oraindik ezin duten programazioa bete”.
Eta Hala Bedi aipatu dugunez/genuenez gero, Albak zoriondu gintuen asteazkenean beraiekin egindako lanagatik. Testuinguratu dezagun hau: hilabetero legez, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean Hitz Adina Mintzo ospatu zen, hau da, hilabetero hilabetero hizkuntza gutxituetako hiztun bat gonbidatzen da bere errealitatea gerturatzeko. Bada hilabete honetan, eta Garabide Elkartearen bitartez, “Aditu Ikastaroan” ikasten ari diren hiru lagun izan ziren hizlari: José K’oyok maya yucatekoa, Alba Velasquez kaqchikela eta María Yamberla kichwa. Aurkezpen interesgarriak izan ziren, baita ondorengo eztabaida ere eta Jon Alonso eta Claudia Torralba itzultzaileei eskerrak saio guztia euskaraz izan zen.
Baina hitzaldia baino lehen Hala Bedi irratian elkarrizketatu zituzten Kantoia euskarazko magazinean. Nola, euskarazko irratsaioa izanda? Galderak euskaraz egin ziren eta euren erantzuna, berriz, jatorrizko hizkuntzetan eta euskarazko itzulpenarekin. Bi esperientziak gogoangarriak izan ziren eta aldarte ezin hobearekin joan ginen ohera.
Astean zehar, ordea, beste hainbat gai ere jorratu genituen, tartean corpusaren garapena eta familia transmisioa. Azken honi dagokionez, Karmele Perezek (Nekane Goikoetxea zen beste irakaslea) azaldu zigun umeek bere orduen %10 pasatzen dutela eskolan, beraz, argi utzi zigun datu horren argitan ezin diogula gehiegizko ardurarik eskaini hizkuntza ikastetxeari hizkuntza biziberritzeko orduan. Dena den, aurrerago gehiago jorratuko dugu modulu hau eta corpusaren gaiari helduko diogu orain.
Jon Sarasua moduluko ikasgaiak esan zuen bere eskolako garaian adostu gabeko hitzak erabiltzen zirela, adibidez, batuketa eta biderkaketa egiteko. Adibide hau erabili zuen ikusteko nolako garrantzia zuen estandarraren erabilerak hezkuntzan, baldin eta hizkuntzaren barne-kohesioa indartu nahi badugu. Hala ere, batzuetan ez dago hitzik hizkuntza batean kontzeptu bat izendatzeko eta terminologia berriak hainbat arazo dakartza. Garbiena honako hau: nork ulertuko nau? Eta nola lortu hitz horren arrakasta eta jarraipena? Orduan, Jon Sarasuak gitarra erabili zuen metafora gisa: “caja de resonancia” baten modukoa behar dut hitz berri horiek erabiliak izan daitezen. Izan ere, batzuetan arazoak daude hitz berri horien erabileran eta onargarritasunean eta gatazkak sor daitezke. Baina era berean, gaztelaniak etengabe hartzen ditu hitzak beste hizkuntzetatik eta bere zilegitasuna ez da zalantzan jartzen. Zergatik ote?
Galdera horri erantzuna Andoni Barreña hizkuntzalariak eta Garabideko kideak eman zigun, hainbat aholku eman baitzizkigun corpusa garatzerako orduan.
Dena ez da “lana”, ordea, Garabideko “Aditu honetan” eta corpusarekin zerikusia duten bi bisita egin ditugu aste honetan. Lehena asteazkenean egin genuen, Bilbon, Euskaltzaindia barrutik ikusteko. Goiz atera ginen Eskoriatzatik akademiako liburutegizaina den Pruden Gartziarekin biltzeko. Gela nagusian hartu gintuen, euskaltzainburu guztien erretratuen laguntzarekin. Hiru ataletan banatu zuen aurkezpena:
- Euskaltzaindia aurreko historia,
- Euskaltzaindiaren hastapen urteak euskara batuaren sorrerararte eta
- Euskaltzaindiaren jarduna gaur egun. Bere hitz-jario alai eta lehen eskuko informazioarekin atera ginen Euskaltzaindiatik, liburutegiko balkoitik eta eraikinaren sarreran talde-argazki bat atera ondoren, jakina.
Asteari amaiera emateko Donostian dagoen UZEI-ra joan ginen, non Imanol, Miriam eta Ikerrek erakundearen historia eta jarduna azaldu ziguten. Aipatzekoa da UZEIk militantziatik profesionalizaziorako egindako bidea eta euskararen estandarizazioan egindako lan eskerga. Dena den, gure eta jatorrizko herrien egoera eta ideologia ezberdinak direla ondorioztatu genuen eta eztabaida emankor eta kitzigarrirako astia ere izan genuen.
Donostia ezin genuen EITBko Miramongo estudioak bisitatu gabe utzi, ordea, are gutxiago ikusita “komunikazioa” modulua lantzen aritu eta gero, eta arratsalde berezia pasatu genuen fokoen azpian eta gure aurpegi eta ahots bilakatu diren horien ondoan.
“Noizko behe-behetik sortutako telebista duin bat gure jatorrizko hizkuntzetan?” galdetuko genion geuretako batzuk.
Hau izan da, beraz, aste honek eman duena. Interesgarria irudituko zitzaizuelakoan, laster arte!
Pingback: check social signals
drjprahgx nzvbd sisxjka fnbv qdtibyfgahydzsv
Pingback: buy kimber guns
Pingback: buy colt guns
Pingback: mental health bergen county nj
Pingback: Purple Wockhardt Cough Syrup
Pingback: PG ยืน1
Pingback: lsm99bet.com
Pingback: motorsport
Pingback: dragongaming
Pingback: สล็อตเว็บตรง
Pingback: bonanza178
Pingback: lsm99
Pingback: สล็อตวอเลท ไม่มีขั้นต่ำ
Pingback: navigate here
vermox south africa
online shopping pharmacy india
generic levitra soft tabs
zoloft 5mg
amoxicillin 5000mg
gabapentin 100mg cost
generic for desyrel