[Maddi Iñarrak Info7ko GureazBlai irratsaiorako egindako kolaborazioa]
Udazkenarekin batera bederatzi hizkuntza komunitatetako hostoek koloreztatu dute euskal orbela. Hasi dira pagoak gorritzen eta gurean ditugu jada Garabidek eta HUHEZIk elkarlanean antolatzen dugun “Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak” Aditu Ikastaroan parte hartzera etorritako 18 ordezkari indigenak. Ekuador, Guatemala, Mexiko, Kolonbia, Txile, Bolivia eta Beninetik etorri zaizkigu euskararen biziberritze esperientzia ezagutzera eta, bide batez, beraien herrialdetan hizkuntzaren eta kulturaren alde garatzen ari diren proiektuen berri ematera. Musika irakasle eta gitarrak jole nahuatl-a, poeta eta militante sozio-politiko-kultural maiak, hizkuntza promotore eta haur eskolako irakasle nasak, irakasle, doktore eta kazetari kitxuak, hizkuntza barnetegitan barna dabilen maputxea, zuzenbide eta filosofian lizentziatutako baribak eta Boliviako Unibertsitate Indigenako kide guarani eta aimarak, beraien hizkuntza eta identitatearen aldeko militanteak guztiak.
Ikastera bakarrik ez ikustera ere etorri direlako, lurrartu orduko Bergarako kilometroetan izan ginen. 39.edizio honetan batutako jende andanarekin harritu ziren asko, baina azaldu genien nola Beasaingo lehen edizio hartan 15.000 mila pertsona inguru batu ziren. Hasiera guztiak izaten baitira xumeak, baita euskararen berreskuratze esperientziarena ere.
Kilometrotan hasi eta Durangoko Azokak ateak itxi bitartean, fakultateko gelan bakarrik ez, Euskal Herrian barrena ibiliko gara azken 50 urte hauetan gure hizkuntzaren alde aurrera eraman diren arlo desberdinetako ekimenak bertatik bertara ezagutzeko. Nafarroa Oinez, Euskaltzaindia, UZEI, Berria, Argia, Goiena, Tafallako Ikastola, Mintzola, Seaska, Bilboko Kafe Antzokia, EMUN, AEK… Hizkuntza angelu desberdinetatik indartu duten erakundeak bisitatuko ditugu eta ziur horien inguruko gogoeta interesgarriak sortuko direla gure gonbidatu nahuatl, nasa, kitxua, maputxe, maia, aimara, guarani eta bariben eskutik. Hemen egindakoa inspiragarri egin baitzaieke, baina beraien esperientziatik ere guk ikas genezakeela ez dugu zalantzan jartzen.
Euskal Herrian barrena ibiliko gara guztiok datozen hiru hilabeteotan eta webgune zein sare sozial bidez gure arrastoa jarraitzera animatu eta, nahi izanez gero, gurekin bat egitera gonbidatu nahi zaitugu hizkuntza aktibista hauek hobeto ezagutu eta zure ekarpena egiteko.
tadalafil generic best price
valtrex prescription medicine
baclofen 5 mg price
https://vyzov-santehnika-na-dom.ru.