[Jon Sarasuak Info7ko GureazBlai irratsaiorako egindako kolaborazioa]
Gure hizkuntzaren ibilbidea beste batzuentzako eredugarria izan daitekeela ohartu behar dugula iruditzen zait. Galbidean leudeken zenbait hizkuntzarentzat informazio esanguratsua izan baitaiteke euskararen garabidea. Erakunde indigena txikiek begiratzen diote euskal esperientziari, eta euskaldunok ere haien egoerari begira gurearen kontzientzia har dezakegula iruditzen zait.