Sarri garrantzizkoa da jakitea izen bakoitzaren atzean zein kontzeptu izkutatzen dugun. Izenak izana zor. Izanak izena du. Garai batean, ziklo baten amaieran, balantzea egin ohi genuen. Egun, ez… egun, memoria egiten dugu: oroit-idazkia. Balantzea ekonomizistegia da, antza.
Halaxe da. Balantzea da negozio baten aktiboa eta pasiboa parez pare jartzea, negozioaren egoera zein den aztertzeko. Balantzea prozesu edo egoera bateko zirkunstantzien eta faktoren ikerketa konparatiboa da, prozesuaren balizko bilakabidea aurreikusteko. Balantze bat bi zutabetan irudikatzen dugu: aldeko faktoreak eta kontrakoak; alde sendoak eta ahulak. Balantze batek aukera ematen du begiratu bakar batean non gauden ikusteko.
Kataluniako Plataforma per la llengua elkarteak lan interesgarria argitaratu berri du, izenburu luze-luzea badu ere:
Balances lingüístiques entre el català i el castellà en les pràctiques institucionals i en els reconeixements legals de l’estat espanyol. Llibre blanc sobre el tractament del català respecte al castellà a l’estat espanyol. Balances Lingüístiques (pdf)
Azterketa konparatibo bat da, hainbat arlotan gaztelaniaren eta katalanaren arteko balantzea egiten duena: a) estatuaren oinarri linguistikoak; b) estatuaren irudi instituzionala, herritarrekiko harremanak, eta hizkuntzaren erabilera territoriala; c) enpresa publikoak; d) Europar Batasuna eta hizkuntzaren proiekzioa nazioartean; e) irakaskuntza; e) justizia; f) hedabideak; g) enpresa eta kontsumoa. Orotara 113 kasu adierazgarri aztertzen ditu.
Egileen ustez, katalanaren tamaina eta bizitasun bereko beste hizkuntzekin alderatuta, erabat anomaloa da katalanak bizi duena. Tamalez, eta estatuaren partetik borondate gutxi ikusten dute “erregimen linguistiko” anomalo hori gainditzeko.