Ordenadorearen aurrean eseri eta idazteari ekin dio
«blog horrekin ez duzu Euskal Herria euskaldunduko» dio bere buruarekiko
«blog horrekin ez duzu euskararen egoera hobetuko» dio
«ez blog horrekin ezta horrelako mila blogekin ere» dio
«blog horrekin ez duzu Euskal Herria euskaldunduko» dio bere buruarekiko
«blog horrekin ez duzu euskararen egoera hobetuko» dio
«ez blog horrekin ezta horrelako mila blogekin ere» dio
ez du euskarazko filmerik kausituko, zineman
ez du euskarazko talderik izango, kiroldegian
ez du «egunon, zertan lagundu ahal dizut» esango dion
dendaririk topatuko
horrekin euskarazko diosalik ez dio egingo
goiko pisuko neska ilehoriak
horrekin udaltzainak ez dira atseginagoak izango
haiekin euskaraz egiten saiatzean
horrekin seme-alabak gaztelaniaz arituko dira berdin-berdin
jolas orduan:
«gelak irabazi ditugu, eta patioak galdu»
horrekin lagunak berdin-berdin erdaraz arituko dira
taberna euskaltzalean
mila blog idatzita ere
hemen euskaraz «eingodau einguradauenak»
hemen erdara ari du zarra-zarra
euskara, ziri-ziri
«blog horrekin ez duzu Euskal Herria euskaldunduko» dio
«blog horrekin ez duzu euskararen egoera hobetuko» dio
«ez blog horrekin ezta horrelako mila blogekin ere» dio
ordenadorean aurrean eseri eta idazteari ekin dio
Source: Allartean