Euskaltzaindiak antolatuta, “Euskara biziberritzen jarraitzeko erronkak” jardunaldia egin zen ostiralean. Bideoak egunean bertan sareratu ziren. Ozta-ozta Patxi Saezen hitzaldia ikusteko aukera izan dut. Ona. [Zorionak, Patxi! đ]. Berria egunkarian kronikatxoa irakurri dut. Garikoitz Goikoetxea kazetariak berrikuntza aipatu du, paradigma aldaketa ere entzun da… Inork gutxik aitortzen badu ere, krisitik ere asko du, ezta?. Denbora tartetxo bat atera behar dut gainontzeko hitzaldiak ere ikusteko.
Jon Sarasuaren “Bost truke” liburua daukat ondo-ondoan. Aste honetan hasi naiz irakurtzen eta… engantxatu egin nau. Nik ere eskua altxatu nuen Imanol Epeldek Jon Sarasuak blog bat behar duela esan zuenean (hemen). Apunteak hartu ditut; gehiago esploratu nahi nituzkeen gauzak: nasa herriaren biziraupena, kitxua, guarania, aimara… ongi bizitzearen kontzeptua. Ketxueraz ongi bizitzeari Sumak Kawsay deitzen diote. Mikel Antzak liburuxka interesgarri bat du izenburu horrekin. Akordatzen? Hemen.
Kurdistani buruz ere kontu interesgarri ugari kontatzen ditu. Gobernurik ezean, autoeraketaren bidetik jo, eta egitura horizontalak antolatu dituzte udaletan. Beste liburu bat ekarri dit gogora: “Las polĂticas de la ecologia social: municipalismo libertario”, Murray Bookchin-ena. Hori ere saretik eskuratu daiteke: hemen.
Jakin aldizkaria ere amaitu dut aste honetan bertan: azkena ez, azkenaurrekoa (210). Gustura irakurri dut Lorea Agirreren artikulua. Anariren aipu batetik eta Andersonen âComunidades Imaginadasâ liburutik abiatuta, Euskaldunon Egunkariak gure mundua nola kontatu zuen azaldu du ederki. Anarik dioen bezala, âgarrantzitsuena ez da guk Egunkaria irakurtzen genuela, garrantzitsuena da Egunkariak gu nola irakurri gintuenâ. Andersonen liburuak ere oso itxura ona du: hemen eskuratu ahal da.
Lan askotxo pilatzen ari zait. Mesanotxean nahiz apalategian zain daude: “Lapur banden etika ala politika”, âSu-zelaiakâ, âSutondoko kontuakâ, âGidariaren okerrakâ, eta nobela beltz bitxi bat: “LâĂșltim home que parlava catalĂ ”.
Eguraldia dezente petraldu da. Arratsalde egokia da etxean geratzeko, liburu batekin. Baina ez. Alfertuta nago. Onena, begiak ixtea eta lo-kuluxka bat egitea. Gero arte!