Aspaldi (oso aspaldi), lagun batek Justo de la Cueva soziologoaren liburutxo bat utzi zidan: La negación vasca radical del capitalismo mundial. Liburu horretatik hasiera gogoratzen dut bereziki:
¡POR FAVOR! Sigue escuchándome! No apagues el sonido ni cambies la cinta. Sigue escuchándome unos pocos minutos. Yo lo necesito pero tu también. Ya habrás comprendido que te he dado el cambiazo de tu cinta Hortzak estuturik de Su Ta Gar por ésta que he grabado yo. Lo he hecho porque tú necesitas escuchar lo que voy a contarte y yo necesito que tú lo escuches. Tú necesitas escucharme porque no sabes lo que te pasa y eso es lo que te pasa. Que no sabes, que no entiendes lo que te pasa.
Hara non ikasi berri dudan esalditxo hori ez dela Justorena, Ortega y Gasset filosofoarena baizik: “No sabemos lo que nos pasa y eso es precisamente lo que nos pasa” (Ez dakigu zer ari zaigun gertatzen, eta horixe bera da gertatzen ari zaiguna). Ibarretxeri entzuna ikasi dut, erabakitzeko eskubideari buruz eman duen hitzaldian.
Denbora tartetxo bat daramat ideia horrekin bueltaka: 16 urteko gazte batek derrigorrezko hezkuntza amaitu dezake, euskararen soziolinguistari buruzko ezer gutxi jakin gabe. Mtz de Luna eta Jon Sarasoa aspaldi ari dira, nor bere aldetik, kezka hori adierazten. @Garaigoikoak ere sarri idatzi du horretaz [gogokoa dut bere soziolinguistika domestikoa].
Ulibarri programaren baitan, orain dela urte batzuk, Beñat Joan i Mari irakaslearen liburu bat euskaratu zuen Hezkuntza Sailak: Hizkuntza jarrerak lantzen. Jarrerak ikasgelan bertan lantzeko moduak azaltzen zituen. Interesgarria iruditu zitzaidan. Bernat-ek badu beste liburu bat arretaz irakurtzea merezi duena: Sociolingüística a l’aula. Una proposta per treballar la sociolingüística a l’ESO i el Batxillerat. Liburu horren esteka utzi dizuet, kuxkuxeatzeko: hemen.