Mamu bat dabil…

Argazkia twitter-en eskuratu dut. Dato Económico aldizkaritik aterata dago, alegia enpresa munduko aldizkari ezagun eta “prestigiotsu” batetik. Gauza askotxo esaten du, lehen begiratuan iduritu baino askoz gauza gehiago

Deigarria egin zait bereziki fokoa argudio ekonomikoetan jarri izana:

Más de 2.000 millones de euros invertidos en el desarrollo del euskera, forzando en muchas ocasiones, es una cifra demasiado importante como para dejarla de lado en el análisis. Una cantidad que no responde a los resultados finales de uso entre la sociedad /…/ Y desde luego la conclusión es muy clara: se ha gastado o invertido mucho dinero sin éxito aparente.

Nola erantzun?

[Bat] Lorea Agirreren modura erantzun genezake eta ezetz esan. Kasurik onenean administrazioaren aurrekontutik % 2ra ere ez da heltzen euskararen sustapen aktiboan inbertitzen dena. Lorea Agirrek hizkuntza zentrala dela esan ohi du, hizkuntzarik gabeko jardunik ez dagoela apenas. Hortaz, euskararen sustapenean gastatzen ez dena, hizkuntza nagusiaren hegemonian gastatzen da.

[Bi] Bestela, Fishman soziolinguistikaren modura erantzun genezake, eta baietz aitortu… hizkuntza politika ez dela merkea. Ezta 2-3 urtean behin hauteskundeak antolatzea ez. Batean zein bestean gauza bera da jokoan dagoena: demokrazia.

[Hiru] Lakoff linguistaren modura ere egin genezake (Don’t Think of an Elephant), eta termino horietan eztabaidatzeari uko egin. Esaten duguna esaten dugula ere, euren markoa indartuko dugu: “krisi garaian, lehentasunak beste batzuk dira”… eta marko horretan ezer gutxi dugu irabazteko.

Ez dakit, bada. Hirurak iruditzen zaizkit egokiak.

Source: Allartean

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude