Garabide Kultur Elkarteak komunikatu hau aurkezten du, Ekuadorren hauteskundeak gardentasunez burutu daitezen eskatzeko, aukera guztiak errespetatuz.
Izan ere, azaroaren 29an tokiko gobernuak berritzeko hauteskundeetan, gobernu zentralaren oposizioko alderdi eta mugimenduek zailtasun handiak dituzte normaltasunez aurkezteko.
Tartean dira Ekuadorko gure proiektuarekin lankidetza estua duten tokiko administrazioak eta Paolina Vercoutere prefeta izateko hautagaia.

Elkarlan honen bidez, gure jatorrizko hizkuntza eta hizkuntz komunitateen, euskara eta Paraguaiko guarania, indartzeko prozesuetan lagundu nahi da.
Yvy Marãe´ ỹ erakundeko zuzendaria den Miguél Ángel Verón Gomezek (2026ko Aditu ikastaroko partaidea ere izan dena, besteak beste) eta Garabideko lehendakaria den Iñaki Martinez de Lunak sinatu dute lankidetza-hitzarmena
Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazioaren itxiera-ekitaldia joan den ostegunean, urriaren 29an, burutu dugu Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako Areto Nagusian
Gurekin izan ditugu aurtengo Adituko partaideak, formazio programa osatu duten irakasle/adituak, erakunde zein eragileetako ordezkariak eta Garabideko komunitatea osatzen duten lan-taldeko kideak, boluntarioak eta bazkideak.
Hona hemen laburpen bideoa:
Eskerrik asko, bihotzez, aurtengo edizioa posible egin duzuen guztioi!

Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazioko Programako partaideek hainbat praktikaldi egiteko aukera izan dute; horrez gain, hainbat sentsibilizazio-hitzaldi ireki ere egin dituzte Euskal Herrian barrena. Era berean, komunitate bakoitzeko gastronomia dastatzeko aukera izan dute partaideek truke gastronomikoa eginez; horrez gainera, Errigora kanpainaren berri jaso dute, eta Gure Zirkua ere bisitatu dute.
Hona hemen laburpen bideoa:
Formazio Programa ostegun honetan (hilak 29), izango den itxiera ekitaldiaren bidez amaituko da. Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako Areto Nagusian izango da, 18:30ean.

Astea Ipar Euskal Herrian hasita eta Gipuzkoan barrena jarraituz, euskara eta euskal kulturgintza ardatz duten hainbat eragilerekin egon gara Hizkuntzak Biziberritzeko IV. Formazio Programako 4. astean, hainbat hitzaldi eta sentsibilizazio-saiotan
Hona hemen laburpen bideoa:
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus