Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren itxiera ekitaldia jasotzen duen ikus-entzunezkoa ondu du Garabidek; irriz eta aldarriz jositako ekitaldia lotura honetan dago ikusgai.
Ekuatore Gineatik albiste kezkagarria iritsi zaigu. Bubi hizkuntza eta kultura sustatzeko ËVÓVË/ËBÓBË kultur ekitaldia egiteko zailtasunak dituzte bertako lagunek. ËVÓVË/ËBÓBË elkarte soziokulturalaren prentsa-oharra irakurtzeko jo lotura honetara.
Ekuadorreko Otavalo udalerriko Gonzalez Suarez parrokian hizkuntzak biziberritzeko ikastaro batekin hasi dute urtea Sisariyko lagunek, tokiko gobernuaren eskariz.
Irunen kulturartekotasunaren bidean urratsak ematea ahalbidetu duen topaketa egin zen abenduaren 10ean (ikus laburpen bideoa).
Bihar, hilak 17, Garabideren Urteko Batzar Orokorra egingo da, 18:00etan Aretxabaletako egoitzan.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus